logoGaia - Investigacion y Consultoría

%80-ko erosketa erabakiak, emakumezkoek hautatzen dituzte. Gure kontsumitzaile nagusiak direla jakin behar dugu.

Hori dela eta, Zink emakumezkoekin lotura sortzaileetan oinarritutako kontzeptu, ideia eta produktuak garatzen lan egiten dugu.

Ideia sinple baino eraginkorretan sinisten dugu eta enpresei emakume diren kontsumitzaileetara heltzen laguntzeko, emakumeekin elkarlanean, horien ikuspegitik jaiotako irtenbideak eskaintzen dizkiegu, beti ere gizonezko diren kontsumitzaileak ahaztu gabe.

Gaur egun, enpresa askok ez dute emakumezkoen eta marken artean loturak sortzearen garrantzia ikusten, arrazoi hauengatik…

  • Oraindik emakumeak merkatu- nitxo bezala ikusten dituzte
  • Emakumeak, estereotipo bezala irudikatzen dituzte
  • Gizonen ikuspegian oinarritutako komunikazio kanpainak diseinatzen dituzte
  • Emakumeentzako marketinga, lorez eta forma borobilez betetako  produktuetan edo kolore neutroz diseinatutako kanpainetan oinarritzen dela uste dute
  • Ez dira emakumeekin hitz egiteaz arduratzen, emakumeek nahi dutena, nola pentsatzen duten edota harremanak nola ezartzen dituzten jakiteko.
  • `

    Xedea

    Zinken gure laguntzaileekin esna gaudelarik amets egitea gustatzen zaigu eta elkarrekin lan egiten dugu…

    ...izatea gustatuko litzaizukeen produktu / zerbitzu ezin hobe hori lortzeko tailer- sortzaileak.

    Gure xedea, iritzietan, nahietan eta erosketetan zubi bezala lan egiten duten eta bai gizonezkoen aldetik zein emakumezkoen aldetik pertzepzio ona duten insights-etan oinarritutako marketing- irtenbideak sortzea da.

    Konplizitatearen eta enpatiaren ikuspuntutik entzuten dugu, hau baita, gure solaskidearen benetako iritzia jakiteko modu bakarra, kasu askotan, produktu edo zerbitzu batzuekin izandako bizipen pertsonalak kontatuko dizkigute ere, eta horrek, diskurtso erreal, gizatiar, sinesgarri, gertuko eta konplizeak sortzen lagunduko gaitu.

  • R

    Filosofía

    Sexuen arteko borrokak, gizonezkoak vs emakumezkoak beste garai batekoak dira, eta gainera ez- eraginkorrak eta gogobetetze txikikoak...

    Garatzen ditugun produktu eta zerbitzuekin, emakumezkoen %91a baztertuta sentitu ez daitezen nahi dugu.

    Ez dugu uste emakume izateagatik edozeinek Zink-en parte- hartu dezakeenik. Horretarako, izaera ezberdinetako emakumeak hautatzen ditugu, gurekin haien esperientziak, denbora, nahiak eta zergatik ez beldurrak konpartitu nahi dutenak, alegia.

    Gure laguntzaileen hautaketa, elkartzeko lekuen hautaketa eta konplizitatez beteriko giroa sortzea, gure helburuak lortzeko, ezinbestekoa da.

  • N

    Zergatik femeninoan pentsatu?

    Emakumeak biztanleriaren %51a osatzen dute.

    Emakumeek gustatzen zaien produktua, 27 aldiz gehiago preskribatzen dute.

    Emakumezkoen %91a marketing-eko arduradunek kontuan hartzen ez dituztela uste dute.

    Emakumezkoek erosketa aukeren %81a erabakitzen dituzte.